
HIZKI INPRIMATEGIA
943 13 00 97 – hizki@hizki.eus
Inprimaketa paperean
Gure lanak

INPRIMAKETA DIGITALA
Artxibo digitaletik zuzenean paperera.
Kopuru txikietarako aproposa. Aurreinprimaketako prozesua sahiesten du, gastu eta denbora aurreztuz.
Edozein lan-motatarako egokia, tirada txikiak izanik aukera ematen du diseinu-aldaketak egiten joateko.
Kartelak, bisita-txartelak, ezkontzakoak, jaunartzekoak, katalogoak, triptikoak, liburuxkak.
Kopia bakoitzean testu aldakorrak egiteko aukera, adib. gutun-azaletako helbideak.
OFFSETA
Plantxa bidezko inprimaketa. Egokia kopuru handietarako eta kolore zehatzean inprimatzeko.
Tinta beltzez gain, kuatrikromian (cyan, magenta, horia eta beltza), pantone koloreetan, tinta metalikoetan (zilarra, urrea, kobrea), fosforeszenteetan…
Besteak beste, karpetak, kartelak, albaran-faktura talonarioak, inprimaki korporatiboak, gutun-azalak, pegatinak, bisita-txartelak, blokak, egutegiak, diptikoak..





PLOTERRA
Neurri handiko lanak inprima ditzakegu material desberdinetan, argazki-papera, lientzoa, lona, biniloa… bukaera desberdinak emanez luma-kartoian dela, egurrezko markoan josita.
Baita ere rooll-up, banner, pankartak
BUKAERAK
Lanak offsetean nahiz digitalean inprimatu bukaera desberdinak eman ditzakegu.
Plastifikazoak soft touch, matean, briloan, enkapsulatuak.
Hendidoak eta tolostaketak.
Trokelatzea nahi den forma emanez.
Koadernaketak, espiral, wire-o, grapaz. Azaleztapenak.
Kalitatezko bukaera emateko estanpazioa urrean edo zilarrean…
Zenbakitzea eta perforatzea, boletoak, sarrerak..

3D Inprimaketa eta diseinua

PIEZA INPRIMAKETA
Bidali zure diseinua eta kalitate altuko ABS-an inprimatuko dizugu filamentu deposiziozko teknologia erabiliz.
Aukera egokia erabilera estetiko zein mekanikoetarako.
DISEINUA
Zure beharren arabera diseinuak garatuko ditugu, ondoren hauek inprimatzeko aukera izanik.
Aurretik ekarritako pieza baten kopiak zein diseinu guztiz berriak eskuratu ahal izango dituzu.
Gomendatua: hautsitako piezen ordezketak, diseinu berrien testak, opari pertsonalizatuak…


PIEZA AKABERA
Piezak inprimatu ondoren, lixatu eta margotzeko aukera eskaintzen dizugu, honela inprimaketa lerroak desagertuz eta itsura estetikoa landuz.
3D ESKANEOA
Objektu ezberdinen 3D modeloak sortuko dizkizugu fotogrametria erabiliz.



